Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreneko erakusketa ibiltaria Markina-Xemeinera iritsi da

Gaur [maiatzak 19] egin dute inaugurazioa Goikoportalean eta ekainaren 1era arte luzatuko da erakusketa.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/05/19

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 100 urte betetzen ditu aurten eta Bizkaia osora zabaldu nahi izan ditu bere ospakizunak. Ekimen nagusietako bat erakusketa ibiltaria da eta Lea-Artibai eskualdean Markina-Xemein hautatu dute geldialdi, Goikoportala, hain zuzen ere. Bertan egin dute gaur [maiatzak 19] erakusketaren inaugurazioa Luis Egurrola alkateak eta Ibon Aranbarri BOSeko zuzendariak.

Erakusketa ibiltaria hamabi paneletaz osatuta dago eta bertan 100 urteetako historia luzeko aroak aztertzen dira. Ate itxuraz irudikatuta, ikuslea orkestraren parte sentitzea bilatzen dute, barruan sartzea. Ekainaren 1era arte izango dute aukera markina-xemeindarrek eta eskualdeko herritarrek erakusketaz gozatzeko. Durango izan zuen erakusketak azken geldialdia eta hurrengoa Bermeon izango du, ekainaren 2tik 12ra.

Luis Egurrola alkatea “oso eskertuta” agertu da erakusketa ibiltaria jasotzeko aukeragaz: “Orkestrak Bilboko izena badu ere, Bizkaia osokoa da, gurea sentitzen dugu. Markina-Xemeinen kultura maite dugu, musika maite dugu, musika klasikoa maite dugu”. Horrez gain, herriko musika eskolaren lana nabarmendu nahi izan du. Egurrolak oraindik gogoan izan du Bilboko Orkestra Sinfonikoak Markina-Xemeinen jo zuen azken aldia, 2018ko ekainaren 29a. Egun horretan orkestrak jarri zuen musika eta Kirmen Uribe ondarrutarrak ahotsa Xemeingo V. Gauan.

Ibon Aranbarri Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendariak banan banan azaldu eta errepasatu ditu alkateagaz hamabi panelak: “Mende oso batean denetarik bizi izan dugu, estatu kolpeetatik gerra zibilera arte eta era guztietako gertaera ekonomiko edota sozialak. Gure herriaren babes eta atxikimenduagaz egoera zailenetik ere atera gara”.

Zuzendariak 17 urte daramatza karguan eta orkestraren azken urteetako zabalkundea bizi izan du, Frantzian, Portugalen, Errusian, Japonian edo Yemenen eman dituzte kontzertuak. Mendeurrenean, berriz, Bizkaian oinarritu nahi izan dituzte ekimenak. “Oso argi daukagu gure burua Bilbon eta Bizkaian dagoela, bertako gizartearen kulturaren hazkundearen eragile izan behar garelako. Nahiko genuke bizkaitarrak bere herriko orkestra sinfonikoagaz identifikatuta sentitzea eta bere bizitzaren parte izatea”, adierazi du Aranbarrik.

Inaugurazioan BOSeko 100 urteetako ibilbidea aztertzen duen bideoa aurkeztu dute, non eragile askoren zorion agurrak ere agertzen diren, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearena edo Erik Nielsen BOSen zuzendari titularrarena, besteak beste. Ekitaldiari amaiera emateko Marion Desjaques eta Horacio Parravicini orkestrako kideek arpa eta flauta kontzertua eskaini dute, hurrenez hurren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.