Lau urte aurreratuko dute saregile, neskatila eta paketatzaileen erretiro adina
Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko neskatila, paketatzaile eta saregileen baldintzak hobetzeko bidean aurrerapauso garrantzitsu bat dakar Arrantza Lege berriak.
Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriari egindako azken aldaketen arabera, sektoreak urte luzez eginiko eskakizun askotarikoetako zenbait bilduko ditu testuak. Lege berriaren berrikuntza nagusietako bat da saregile, neskatila eta paketatzaileen erretiro adina lau urtez aurreratuko duen neurria, pentsioa jasotzeko gutxieneko adinaren koefizienteak gutxienez 0,15 murriztuko baitituzte aurrerantzean.
Apirilaren amaieran aho batez onartu zuen Espainiako Senatuak saregile, paketatzaile eta neskatilen lan baldintzak duintzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa, eta “aurrerapen historiko” bezala definitu zuen Idurre Bideguren EH Bilduko senatari eta Bermeoko alkate ohiak. Mozioak neskatila, saregile eta paketatzaileek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratzea eta arrantza sektoreko emakume horien berdintasuna, diskriminazio eza eta babesa zainduko zituen lege-aldaketan egitea zuen oinarri, aurre erretiroaren gaia erdigunean jarriz. “Kolektibo bakarra da arrantza sektorean ez duena onartuta aurre erretiroa izatea”.
Hilabete geroago, beste “lorpen historiko” bat egin da: “Senatuak gure ekimena aho batez onartu ostean, Arrantza Lege berriak neskatilen erretiro prestazioak jasotzen ditu Jose Luis Escriva ministroak EH Bilduri hitza eman zion bezala” adierazi du Bidegurenek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.