
Zirkuaren ateak zabalduz
Ibilbide artistikoaren aldeko apustu finkoa egin eta erronka berriei helduz, Lur Aranburu zirkuaren munduan murgildu da, Euskal Herriko txokoak bisitatzen dituen Gure Zirkuagaz.

Danborzaleek "lotsa, tristura eta haserrea" adierazi dute dikeko lanen aurrean
Hauteskundeen atarian, plataformako kideek dikeko lanen gorabeherak mahairatu dituzte. Mutrikuko Udalak eta herriko alderdiek edukitako jarrera kritikatu dute.

Illarramendik ez du Realean jarraituko
Agur hunkigarria eskaini du mutrikuarrak, Jokin Aperribai presidentearekin batera eskaini duen prentsaurrekoan. Etorkizunari buruz ez du ezer zehaztu, baina ateak irekita dituela adierazi du.

13+20 Ondarroako Gaztetxearen urteurren jaia ospatuko dute zapatuan
Hilabete osoko egitarauari amaiera emateko egun osoko jaia antolatu dute zapatuan [maiatzak 27]. Hamaika ekimen egingo dituzte, tartean, argazki ez lehiaketa eta Everesting erronka.

Mutrikuko Kultur Aniztasunaren Astearen balorazio positiboa egin dute
Munduko Zaporeak ekimenean zazpi herrialdek parte hartu zuten: Senegal, Maroko, Honduras, Bulgaria, Kuba, Paraguai eta Euskal Herria.

Eskubideak betetzeko aldarrikatu du desgaitasuna duten pertsona talde batek
Bihar [maiatzak 24] dokumentuaren aurkezpena egingo dute Gasteizen. Dokumentu eta aldarri horren atzean dagoen pertsona taldean dago Karmele Antxustegi ondarrutarra.

Euskaratik eta euskaraz hezteko aldarriak hartu du Ondarroako IbilaldiXE
Hasiera ekitaldian euskarazko hezkuntza jarri dute erdigunean: "Euskaraz hazi eta hezi nahi ditugu Ondarrun zein Itsasun". San Nikolas Ikastolari eman diote 2024ko Ibilaldiaren lekukoa.

Zientzia eta teknologia astea antolatu du Ondarroa BHIk
Egitaraua hitzaldi eta tailerrekin osatu dute eta, aurten, estreinakoz, streaming bidez jarraitu ahalko dira saio batzuk.

Mutrikuko XII. Piker Memoriala pala txapelketaren finala zapatuan jokatuko dute
Partidak jokatu ondoren omenaldia eskainiko diote Andres 'Xurdo'ri.

Erresistentzia Jaialdia ospatuko dute Mutrikuko Gaztetxean
Bi egunetako egitaraua antolatu dute: dokumental proiekzioa, kontzertua eta DJ saioa egongo dira.

Irisgarritasuna bermatzeko obrak egiten ari dira Mutrikun
Almirante Gaztañeta eta J.M. Altzibar hiribidea lotzen dituen igogailu publikoaren proiektua abiatu zuten joan den astean.

Martxan dago 'Mutriku goitik behera' tribiala
Lehenengo partidan jokatzeko aukera zabalik dago, eta maiatzaren 25a izango da parte hartzeko azkenengo eguna.

Malen Jaietako kartel lehiaketa abian dago
Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 8a izango da, eta Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.