Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Lekeition ospatuko da Bizkaiko bosgarren Nagusien Eguna

Ekainaren 4an 1.000 pertsona baino gehiago aurreikusten dituzte egun osoko egitarauaz gozatzeko prest

Jose Ramon Landaluze, Maite Zabala, Koldo Goitia eta Nagusiak Elkarteko kideak
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/05/26

Lekeitiok hartuko du Bizkaiko Nagusien Eguna ekainaren 4an. Gaur [maiatzak 26] egin dute aurkezpena Lekeitioko Udaletxean Jose Ramon Landaluzea Nagusiakeko lehendakariagaz, Maite Zabala lehendakariordeagaz eta Koldo Goitia Lekeitioko alkateagaz. Bi urteko etenaldiaren ostean, 2020an ospatu beharko zena aurten ospatuko dute jai giroan, bosgarren aldiz antolatu dute, aurretik Balmasedan, Sopelan, Bilbon eta Durangon bildu ziren.

“Azken bi urteetan ez dugu aukerarik izan nagusiak biltzeko eta erakutsi nahi dugu oraindik asko dugula emateko. Ikusarazi nahi dugu oso aktibo gaudela eta Nagusien Egunak moduko jardunaldietan gure indarra erakutsi nahi dugu”, adierazi du Jose Ramon Landaluze Nagusiak Bizkaiko adineko pertsonen elkarteko lehendakariak. Nagusiak Bizkaiko pentsionisten eta jubilatuen elkartea da eta bere baitan herriko 133 elkarte hartzen ditu, hau da, 45.000 pertsona guztira. Saretze eta batasun egun bat da: “Bizkaiko elkarte desberdinetako harremanak sendotzeko eguna da, jai giroan. Gozatzeko eguna da, gure artean elkartzeko eta ezagutzeko eguna da”. Jendea gogotsu dago, aurreikuspen denak goitik behera aldatu behar izan dituzte, “800 pertsona aurreikusi genituen, baina 1.000 pertsona baino gehiago bilduko gara, horrek asko poztu gaitu”.

Jaia bai, baina aldarrikapenak ere bai. Maite Zabala Nagusiakeko lehendakariordeak eta Lea-Artibaiko delegatuak aurrez aurreko arreta aldarrikatu nahi izan du: “Nagusiak gizarteko zati aktibo bat garela erakutsi nahi dugu. Dena ezin daiteke internet bidez egin, aurrez aurreko harrera ezin daiteke kendu inondik inora. Batzuk ezta telefonoz ere ez dira moldatzen, ez daude eroso”. Azken urteetan lehen arreta jaitsi egin da eta asko izan dira nagusiek egin dituzten elkarretaratzeak, batez ere osasun zentroetara eta banketxeetara lotuta. Protesta horiek fruituak eman dituzte. “Banketxeetan, adibidez, ordutegiak moldatu dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak aurten errenta aitorpenetarako aurrez aurreko arreta berreskuratu du, iaz bertan behera geratu ostean”, esan du.

Aurkezpenean Koldo Goitia Lekeitioko alkateak esan du “ohore” bat dela Nagusiak Elkarteak Lekeitio aukeratu izana haien eguna ospatzeko toki moduan. “Ekainaren 4an Lekeitiora etortzen direnak beso zabalekin jasoko ditugu eta haien egunaz gozatzeko erosotasun denak eskainiko ditugu. Jaiaren ardatza plaza izango da, eta bertan prestatuko dugun karpa erraldoia. Horrez gain, herriko musika talde desberdinek parte hartuko dute baita erraldoiek ere. Pixkanaka udala ere pandemia aurreko egunerokotasuna berreskuratzen doa eta alde horretatik “urtean behin behintzat ekitaldi handi bat antolatzen”. “Pandemia garaian asko sufritu duen talde bat da eta Lekeitioko herriak bere babesa erakutsi nahi izan dio jai egun hau antolatzen”, azpimarratu du Goitiak.

Hurrengokoa da ekainaren 4ko egitaraua:

10:00-10:30 Autobusen iristea

10:30 Geralekutik plazara bidean Itxaropena txistulariak eta erraldoiak

10:55 Harrera egiteko suziriak

11:00-11:30 Agintarien harrera plazan, udaletxe aurrealdean “eguraldi txarra badago Basilikan egingo da

11:45-14:00 Bisita Gidatuak

Andra mariaren zeruratzearen basilika

Marierrota

Itsasargia

Alde Zaharra

11:45-14:00 Kalejira Lekeitiotik

15:00 Bazkaria plazan

17:00 Kontzertua plazan

19:30 Ekitaldiaren amaiera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.