Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

320 pertsona batu ditu Lekeitioko Eskolako 3. Familien Egunak

Aurreko urteetan baino hiru aldiz pertsona gehiagok bazkaldu zuten zapatuan [maiatzak 28].

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/05/30

Aurreikuspen denak apurtu zitzaizkien Lekeitioko Eskolako guraso elkarteari 3. Familien Egunean. Eguraldi eguzkitsuak eta epelak asko lagundu bazuen ere, “ametsik onenetan ere ez” ez zuten zuten espero 320 pertsona batzea. Aurreko urteetako kopurua hirukoiztu zuten.

Eskolako egunerokotasunik kanpo harremanak sendotzeko eta komunitate izaera lantzeko eguna da Familien Eguna. Duela lau urte antolatu zuen Guraso Elkarteak lehen aldiz, harrera bikaina izan zuen eta orain beste maila batera eraman dute jai eguna.

Zapatuan [maiatzak 28] 12:00etan eman zioten hasiera jaialdiari umeentzako bideratutako tailerrekin. Denetarik antolatu zuen Guraso Elkarteak, lan banaketa bikaina esker, taldeetan banatu zituzten eginbeharrekoak. Ur jolasak, herri kirolak, margolanak, tatuajeak… hamaika aukera izan zituzten umeek. Hala ere, zalantzarik gabe arrakastatsuena jarritako tirolina izan zen.

14:15ean bazkaltzeko ordua izan zen, 320 pertsonek eman zuten izena, “inoiz baino gehiagok”. Lankidetzaren bidez bazkaria aurrera eramatea lortu zuten, eskolako jantokiko langileek, esate baterako, bolondres aritu ziren janaria prestatzen. Estik eta Olatzek kantuz girotu zuten bazkaldu osteko denbora. Gero, talent showaren unea izan zen, Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik bosgarren mailara arteko umeen bederatzi taldek parte hartu zuten.

Egunari amaiera borobila emateko DJa izan zuten eta ekintzak, tirolina batez ere, 21:00ak arte luzatu zuten. Guraso Elkarteko antolatzaileek ezin izan dute balorazio hoberik egin: “Beste urte batzuekiko aurreikuspen denak apurtu ziren eta eguna lankidetzaren eta komunitate izaera horri esker atera dugu aurrera. Zalantzarik gabe aurtengoak aurrera begira indar handia eman digu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.