Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Lekeitiora arte zabalduko dute Bilbo Bizkaia Harroren ortzadarra

Ekainaren 24 eta 25ean hainbat ekintza antolatu ditu udalak Ortzadar LGBT Elkarteagaz LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren harira

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/05/31

Lekeitio kolorez beteko da ekainaren 24 eta 25ean, ortzadarreko koloreek hartuko dituzte herriko kaleak, hain zuzen ere. Ekainaren 28an nazioarteko LGBTI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen da eta Lekeitiok bat egin du Ortzadar LGBT Elkarteak antolatzen duen Bilbo Bizkaia Harro egitarauagaz. Atzo [maiatzak 30] egin zuten aurkezpena Bilboko Euskalduna Jauregian eta bertan izan zen Koldo Goitia Lekeitioko alkatea. “Helburua da aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitateko aniztasuna aldarrikatzea”.

Argazkia: Lekeitioko Udala

Bilbo Bizkaiaren ekimenak ekainaren 16tik 29ra luzatuko badira ere, Lekeition azken asteburuan pilatuko dira, ekainak 24 eta 25ean. Udalak herriko plazan jarriko duen oholtzan antolatuko ditu ekintzak. Barikuan 20:00etan oraindik zehazteke dauden protagonistekin aurkezpen ofiziala egingo dute, jai girorako irekiera izango da, pregoia bailitzan. Ostean, euskarazko ‘Aitona Mantangorria’ film laburra eskainiko dute. 21:00etan Yogurinha Borovak hartuko du hitza bere ikuskizunagaz. Eguna amaitzeko DJa jarriko dute.

Hurrengo egunean, zapatuan, egitaraua ez da askorik aldatuko, protagonistak bai, ordea. 20:30etik aurrera bi film labur proiektatuko dituzte: lehenengo, “El mundo entero” gazteleraz, eta gero, ‘Red bay’ euskaraz. Ondoren, Kai Nakai abeslariak kontzertua eskainiko du eta itxiera moduan DJa egongo da herriko plazan. Ekintza hauetaz gain herriko ostalari eta merkatariek ere asteburua girotzeko ekintzak egingo dituzte. Udalak herriko kaleak ostadarreko banderekin eta koloreekin apaindu nahi ditu.

Bidea egiteko. Bilbo Bizkaia Harro kanpaina “inoiz baino indartsuago” itzuli dela iragarri du Ortzadar LGBT Elkarteak eta behin pandemiaren unerik latzenetako egitarau murriztua atzean utzita, ohiko formatura itzuli dira. Ekainaren 16tik 29ra musika, alaitasun eta aldarrikapenez beteko dituzte hiriguneak. Sei arlo nagusitan banatu dituzte ekintza: Musika, alaitasuna, kultura, euskara, hezkuntza eta zientzia. Bilbon, Areatzan, besteak beste, Sorayak kontzertua emango du eta Ur Parade itsasontzien desfilea egingo dute itsasadarrean.

Aurten ortzadarra Bilbotik eta Bizkaitik zabaldu nahi izan dute, Lekeitioz gain Plentzia eta Santurtziko Udalek ere bat egin dute ekimenarekin. “Aniztasuna ezinbesteko balorea da jendarte libre eta inklusibo bat eraikitzeko”, adierazi zuten aurkezpen ekitaldian. 2015ean antolatu zuen Ortzadar LGBT Elkarteak lehen aldiz Bilbo Bizkaia Harro ekimena eta 2019an Espainiar Estatuko mugimendu indartsuenetako batean bilakatu zen.

“Oraindik ere beharrezkoa da denok batera arraun egitea”, esan zuten. 2021ean Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak LGBTI-fobiarekin lotutako 34 salaketa jaso zituen. “Egunero erakusten digute intolerantzia eta bazterkeria ez direla desagertu, mingarriak direla, eta lehenbailehen aurre egin behar diegula, aniztasuna ospatuz”, adierazi zuten elkartekoek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.