Etxebarria, musikaz blai eginda
Gaur [ekainak 4] ospatzen ari da Elizpe Rock jaialdia, egun osoan
Etxebarrik musikagaz urtero duen hitzordua betetzen ari da, Elizpe Rock jaialdiagaz, hain zuzen ere. Musikak hartu ditu herriko kaleak gaur [ekainak 4] egun osoko egitarauagaz. “Elizpe Rocken helburu nagusia da eskualdeko eta inguruko taldeak hauspotzea, jendaurrean jotzeko aukera zabaltzen dugu”.
11:00etan eman diote hasiera jaialdiari artisau produktuen azokagaz, egun guztian egon dira, diskoak, liburuak, arropak, belarritakoak eta beste asko saltzen. Ostean, Markina-Xemeingo EUP! irratiaren eta Ondarruko Radixuren arteko konexioa eginda irratsaioa egin dute.
Arratsalderako utzi dituzte kontzertuak. Lehendabizi herriko trikitilariek girotu dute Elizpe Rock eta gero Rock&Rollak busti ditu ikusleak. Oholtzara igotzen lehen taldea Hondar izan da eta bere atzetik etorri dira bi oholtzetan beste hamar musika taldeak.
Hauek dira kontzertuen ordutegiak:
16:30 Hondar
17:15 Muzak
18:00 Doe
18:45 Zikin
19:30 Braulio
20:15 Irai
21:00 Casus belli
21:45 Grip
22:30 Soa
23:15 Ballard
00:00 AD