2022/6

Arte garaikideko proposamen ezberdinen agertokia izango da Markina-Xemein

Arrakalan FX izenpean hainbat proposamen artistikok osatutako ekitaldia egongo da zapatuan [uztailak 2] herriko gune ezberdinetan.

Lea-Artibai eta Mutriku prest daude Pirinioetako Bidera gehitzeko

Erronkari aurre egingo dio asteburu honetan Gure Eskuk. Lea-Artibaitik 500 lagun inguru joango dira Pirinioetara, eta katalanekin batera Ozeano Atlantikotik Mediterraneo Itsasora, Higer lurmuturretik Creusera, argiztatuko dute mendilerroa.

Gontzal Mendibe Miguel

Musika eta abestiekin ospatu dute San Pedro Txiki Eguna Lekeition

Eguzkilore jubilatuen abesbatzak herriko kaleak doinuz bete ditu gaur [ekainak 30].

#Agertxopirata 2.0 erronkaren lehen pedalkadak emateko prest

Bihar [uztailak 1] emango diote hasiera hiru egunetako zeharkaldi solidarioari. Erronkarekin batera, hiru egun iraungo duen festa ere egingo da. Ekimeneran bidez biltzen den diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango da.

Ume eta gazteek Duatloi Txikia egingo dute Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo XII. Duatloi Txikia uztailaren 9an izango da, eta izen emateko epea uztailaren 6ra artekoa da. Adin tartearen arabera zehaztutako bost kategoria izango dira.

Melillako mugako heriotzak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

“Giza Eskubideen babesa eta bermea eta gardentasuna” eskatuko dute.

Aldundiaren 'Basotik' fundazioaren ardatzak zalantzan jarri dituzte

Baso Biziak plataformak proiektuaren balorazio kritikoa egin du. Plataformaren baitan daude, hain zuzen ere, Mutrikuko Natur Taldea eta Berriatuko Hostozabal Taldea.

Umeak izan dira protagonistak Berriatuko San Pedro Txiki Egunean

Eguraldiak ezin izan du gelditu herriko txikienen alaitasuna

Film laburren lehiaketa antolatu dute zazpigarren aldiz Etxebarrian

Aurtengo gaia euskal umorea da eta entregatzeko azken eguna uztailaren 15a da.

Mutrikuko VI. Yurrita Group bandera lehiatuko da zapatuan

San Pedro Jaietako egitarauaren barruan dago zapatuan [uztailak 2], 16:30ean lehiatuko den estropada.

Itsasoan galdutako mutrikuarrak gogoan

San Pedro Jaietako egitarauaren lehenengo ekimena burutu da gaur [ekainak 29], 12:00etan, Moila Zaharrean.

Berriatuan eta Mendexan ere garbigune mugikorra izango dute

Atzo [ekainak 28] jarri zituzten edukiontziak eta uztaileran 12ra arte egongo dira erabilgarri.

LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna argazki galeria

Elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute LGBTI+ egunean

Gaur [ekainak 28] 19:30ean Lea-Artibai eta Mutriku eskualdeko mobilizazioa egingo dute, Mutrikun.

LeartiADI SOS Taldeak Espainiako Kopa lehiatuko du

LeartiADI SOS Taldeak Castroko Oriñon hondartzan burutuko den Espainiako Salbamendu eta Sorospen Kopan parte hartuko du zapatuan [uztailak 2].

Konpost Tea tailerra eskainiko dute Lekeition

Lekitto Bedarra taldeak antolatutako auzolan hileko azken tailerra izango da. Datorren eguenean [ekainak 30] emango dute ikastaroa.

Gehiago