2022/6

Hiru txirlo txapelketa lehiatuko dute Barinagan

17:00etan hasiko da Barinagako San Pedro jaietako 4. hiru txirlo bola joko txapelketa, eta Bizkaiko txapelketarako puntuagarria izango da.

Berriatuko San Pedro Egunean esku pilota izan da protagonista

Gaur [ekainak 29] frontoi txikian gazte eta nagusien maila bi partida jokatu dituzte.

Ane Maruri Lekeition Kaxarranka dantzatu duen lehenengo emakumea

San Pedro egun historikoa izan da Lekeitiokoa

Ane Marurik herrian lehen aldiz dantzatu du Kaxarranka. Bezpera egunean [ekainak 28] Miren Agur Meabe omendu zuten.

Ondarroako IbilaldiXe aurkeztuko dute bihar, Alde Zaharrean

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuko duen 2023ko Ibilaldiaren aurkezpen jaia egingo dute herrian, bihar [ekainak 30], 19:00etan.

'Alain,Txapeldun!' kanpainari babesa adierazteko argazki erraldoia atera dute Aulestin

Uztailaren 9ko festan parte hartzeko deia egin dute. Laguntzarako bonuak salgai daude oraindik, eta eskualdeko herri denetan dago erosteko aukera.

Zapato Azulean izandako erasoak salatu dituzte

Radixu Irratiak, Ondarroako Ernaik eta Ondarroako Udalak adierazpenak egin dituzte zapatuan izandako erasoak salatzeko.

'Transmaribollook herrixetan ere harro'

Lea Artibai eta Mutrikuko transmaribollo sareak deituta manifestazioa egin zen atzo [ekainak 28] Mutrikun, Andrabanda eta Marimatraka Batukada Feministarekin batera.

Lekeitioko Herri Tonbolako zozketa egin dute

Joan den eguenean [ekainak 23] 25 sarirentzako zenbakiak banatu zituzten.

Ekainaren 27an izena eman daiteke Malen jaietako umeen danborradan

Parte hartu nahi dutenek lehenengo entsegu egunean izena emateko aukera izango dute, ekainaren 27an, hain zuzen ere.

Ondarroako itsas zeharkaldian izen ematea zabalik

35. Itsas Igeri Zeharkaldia Elena Fernandez Iturrioz memoriala egingo dute uztailaren 16an, Ondarroako Arrigorri hondartzan, eta izen ematea zabalik dago.

Hirugarren Euskaraldiaren aurkezpena egin dute Markina-Xemeinen

Atzo [ekainak 22] plazaberripean hizkuntza ohiturak aldatzearen helburua berretsi zuten.

‘Zura eta Ura’ erakusketa ikusgai egongo da Lekeitio Eskolape aretoan

Atabaka kultur elkarteak antolatutako ekimenak argazkigintza eta literatura uztartzen ditu.

Kirol jarduerak eskainiko dituzte Arrigorri hondartzan

Zaldupe Udal kiroldegiak udako ordutegia ezarriko du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.

Ondarroako Yaalah elkartearen materiala eskatzeko aukera

Berritasunekin datoz aurten, tartean, biserak eta prakak gehitu dituzte, eta ekainaren 30a izango da eskariak egiteko azken eguna.

Gehiago