Kirol jarduerak eskainiko dituzte Arrigorri hondartzan
Zaldupe Udal kiroldegiak udako ordutegia ezarriko du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.
Ondarroako Udalak eta Zaldupe udal kiroldegiak elkarlanean antolatuta, aurten ere aire zabaleko kirol eta aisia osasungarriko doako jarduerak eskainiko dituzte Arrigorri hondartzan. Uztailean eta abuztuan fit balance, fit tone eta pilates ikastaroak emango dituzte adin eta egoera fisiko guztietako herritarrei zuzenduta. Klaseak astelehenetik eguenera emango dituzte, 09:30etik 10:30era.
Astelehenetan, fit balance klaseak eskainiko dira. Martitzenetan eta eguenetan, berriz, pilates. Eguaztenetan, fit- tone.
Antolatzaileek aipatu dutenez, euria eginez gero bertan behera geratuko dira saioak. Gainera, bakoitzak bere materiala eraman behar du klaseetara, hala nola, toalla, pisuak, estera…
Udako ordutegia
Uztailaren 1 etik abuztuaren 31ra udako ordutegia jarraituko du Zaldupe kiroldegiak. Astelehenetik barikura 07:30eatik 13:30era egongo da irekita goizez, arratsaldean berriz, 16:30ean irekiko dute eta 20:30etara artean egongo da erabilgarri.
Zapatuetan 08:00etatik 14:00etarako ordutegia izango du, eta domeketan 09:00tik 13:30era bitartean.