Ondarroako Yaalah elkartearen materiala eskatzeko aukera
Berritasunekin datoz aurten, tartean, biserak eta prakak gehitu dituzte, eta ekainaren 30a izango da eskariak egiteko azken eguna.
Interesa dutenek zabalik daukate kirol-jertseak , kamisetak, poltsak, biserak eta prakak eskatzeko aukera. Materialaren salmentatik lortzen den dirua elkartearen gastu orokorretarako eta urtean antolatzen dituzten ekimenetara eta elkartasun proiektuetara bideratuko dutela iragarri dute.
Materiala eskatzeko azken eguna ekainaren 30 da, eta internet bidez egin behar dira eskariak, eskari orria beteta. “Eskaria egindakoan posta elektronikoz jakinaraziko dugu materiala noiz eta non jaso behar den; horretarako egun ezberdinak zehaztuko ditugu”. Jertse bakoitzak 25 euro balio ditu, kamiseta bakoitzak 15 euro, poltsa bakoitzak 10 euro, biserak 12 euro eta prakek kasuan, umeenak 15 euro eta nagusienak 18 euro. “Ordainketa materiala hartzerakoan egin beharko da”.
Edozein zalantza argitzeko yaalahelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi edo 682 98 68 39 telefono zenbakira deitu daiteke.