Atabaka Kultur Elkarteak bisita gidatuak antolatu ditu Lekeitioko Garraitz irlara
Irailaren 11ra arte egongo da aukera marea beheragaz bisita gidatua egiteko.
Bisitaldi hauen helburua da Garraitzeko Parke Arkeologikoaren ondare historikoa eta arkeologikoa ezagutzera ematea da. Horrez gain, flora eta faunaren aberastasuna gertutik gozatzeko aukera ere izango dute bisitariek.
Irteerak irailaren 11ra arte egingo ditu Lekeitioko Atabaka Kultur Elkarteak. Doakoak izango dira eta bisitaria heldu ahala antolatuko dituzte multzoak, beraz, ez da beharrezkoa izena ematea.
Gidak Lekeitioko bi gazte dira, Maddalen Irigoien eta Unai Urkiaga eta bisitak hainbat hizkuntzatan eskainiko dituzte: euskara, gaztelera eta ingelesa. Ordutegiak marea behean izango dira eta turismo bulegoan kontsulta daitezke.
Ekimen berri hau aurrera eraman ahal izateko San Juan Talako txiringitoaren etekinak inbertitu ditu Atabaka Kultur Elkarteak.