Eixu Artisau Elkarteak Markina-Xemeingo IV. Karmenetako azoka antolatu du
Zapatuan [uztailak 16] egun osoan egongo dira zelaian, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Eixu Artisau Elkarteak IV. Eixu azoka egingo du zapatuan [uztailak 16] Markina-Xemeingo zelaian. Artisau eta sortzaileak egun osoan ariko dira, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era. “Artisauekin harreman zuzena izan eta haien lana gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea da”, adierazi dute elkartetik.
19 sortzaile eta artisauk parte hartuko dute IV. Eixu azokan eta era askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. “Sorkuntza bakar eta berezi asko egongo dira”, aurreratu dute antolatzaileek. Besteak beste bitxiak, poltsak, ehungintza osagarriak, egurrezko produktuak, motxilak, poltsak, gerriko poltsak, tapizak, ilustrazioak, zeramika, xaboiak eta ukenduak… eta beste asko.
Hauek dira parte hartuko duten 19 sortzaileak:
-
- Lauky
-
- Kilikilima
-
- Barock Jewerly
-
- Artizar
-
- I.B. Soaps
-
- Sigi Saga
-
- Kenika
-
- A.G.T.Z. prints
-
- Felix Larrañaga
-
- Joyas de Julio
-
- Maduixa gorria
-
- Aretxederra
-
- Esebe
-
- Eskune
-
- Jauregi
-
- Zugehini
-
- Arrebol creando
-
- JHC handmade
-
- Cucharero de Oiz