Gora Buru kultur elkarteak Euskal Ezkontza antolatu du, Lekeition
Barikuan [uztailak 15] eta zapatuan [uztailak 16] egingo dute Euskal Herrian antzina egiten ziren ezkontzen antzezpena.
Gaur egun Lekeitioko Gora Buru Kultur Elkarteak usadioak mantendu eta Euskal Herrian egiten ziren ezkontzen berezitasuna jendeari hurreratzeko asmoz antolatzen duen euskal ezkontza aspaldikoa da, gerra aurrekoa (1931-1936), orduantxe hasi baitzen egiten, eta beraz, ezinbesteko hitzordu bihurtu da lekeitiarrentzat.
Aurten barikuan [uztailak 15] eta zapatuan [uztailak 16] ospatuko dute Euskal Herrian antzina egiten ziren ezkontzen antzezpena. Barikuan 19:30ean gurdia jantzi eta prestatuko dute Eskolapean. Zapatuan 19:00etan batzokitik aterako da Euskal Ezkontza Itxaropena txistulari taldearen laguntzagaz batera. 19:45erako dago aurreikusita plazara heltzea eta bertan irakurriko dute ezkontza agiria. Gero, kalejiran herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran. 2019an, pandemiak posible egin zuen azken aldian, egun lagunetik gora parte hartu zuten. Azkenik, Ibarrako Alurr dantza taldeak ‘Itsaslapurrak’ dantza ikuskizuna eskainiko du plazan.
Gora Buru kultur elkarteak ekimena aurrera eraman ahal izateko batzokiaren, udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.