20 urpekarik parte hartu dute Euskadiko Urpeko Argazki Txapelketako finalean, Lekeition
Joan den zapatuan [uztailak 16] jokatu zen lehiaketa, eta gaur [uztailak 19] aurkeztuko dituzte finalistek argazkiak epaimahaiak irabazlea aukeratzeko.
Asteburuko tenperatura altuengatik ezin hobeto ihes egin zutenak Lekeitioko Urpeko Taldeak antolatutako Euskadiko Urpeko Argazki Txapelketako finaleko partaideak izan ziren. Kanpoan beroa egin arren, uretan, 20 metroko sakoneran, ura 14 gradutan aurkitu zuten.
Bizkaiko eta Gipuzkoako 20 urpekarik parte hartu zuten. Gaur [uztailak 19] dute azken eguna atera zituzten argazki denetatik aurkeztuko dituztenak erabakitzeko. Gero, epaimahaiak aztertu beharko ditu irabazlea zehazteko. Bakoitzak ordubeteko bi saio izan zituen, hau da, guztira 200 argazki inguru ateratzen dituzte sei atal desberdinetan banatuta.
Hasteko, argazki angeluarra atera behar dute urpekari batekin, non ereduaren eta paisaiaren arteko oreka eta ereduaren posizioa baloratzen den. Gero, berdina, baina urpekaririk gabe, konposizioa eta barietate kromatikoa kontuan hartuz. Bestetik, arrain bakar edo multzo bateri argazkia atera behar diete parte hartzaileek, betiere arrain mota desberdintzen, bertan, espeziea harrapatzeko zailtasunak eta arrazoiak dute garrantzia.
Bestalde, hurbileko argazki bat, xehetasunak aztertzeko, sormena eta bakantasuna bultzatuz. Argazki tematikoari dagokionez, aurtengo espezie hautatua nudibrankioak izan dira. Azkenik, argazki librearen helburua originala, sortzailea eta artistikoa izatea da. Hori lortzeko, argazkilariak argazkia egiteko beharrezkotzat jotzen duena egin ahal izango du.
Lekeitioko finala espainiar estatuko txapelketarako puntuagarria ez da antolatzaileentzat garrantzitsuena: “gizartea kontzientziatzeko egindako irudiak azaltzea, itsas hondoak garbi mantentzeko eta, batez ere, itsas habitata babesteko”. Irabazleak ateratako argazkiak udazkenean proiektatuko dituzte erakusketa batean.
Lekeitioko Urpekari Taldekoek eskerrak eman nahi izan dizkiote udala, Eika eta Danobat laguntzaileei.