Igor Barainka Erkiagak irabazi du Lekeitioko Antzar Jaiko sari nagusia
Antzar Eguneko komisioak Jesus Mari Urrutia 'Txuma' omendu du antzar jaien alde 30 urtetik gora egindako lanagatik.

Abarketa potineko Igor Barainka Erkiagak irabazi du Lekeitioko Antzar Jaiko sari nagusia, berak egin ditu altxadarik gehien antzarrari burua kenduta. Hurrengo saria, altxada gehien antzarrari burua kendu barik, Txizipozo potineko Ioritz Etxebarrieta Omarrek lortu ditu; dotoretasunaren saria T-kento potinarentzat izan da.
Antzar Eguneko komisioa osatzen dutenentzako ere berezia izan da, Jesus Mari Urrutia Txuma 30 urtetik gora komision lanean ibili denak utzi dituelako. Gogoratu dutenez, “Iparraldetik antzarrak ekartearen arduraduna izan zen urte askotan, eta lan handia egin zuen Antzar Egunaren alde”.

Jose Miguel Urrutiaren senideak oroigarria hartzen.
Hori dela eta, komisioak, zozketa hasi aurretik, omenaldi xumea egin dio. Urrutiren senideak igo dira agertokira eta Antzar Eguneko komisioko presidenteak, talde osoaren izenean, txapela eman dio familiari. Horrez gain, bere irudia zozketa osoan egon da presente.

Antzar jaiko parte hartzailea zozketan.
Antolatzaileak taldeak izen emate ordenaren arabera deitu dituzte. Gaur ere, beste urte batzuetan bezala, bat edo beste egon da kamiseta edo zapatilak kendu behar izan dituena 75 kiloko gehieneko pisuan sartzeko.

Antzar jaiko burukentzailea pisatzen.
SAN ANTOLIN JAIETAKO EGITARAUA



















































































































































































































































































































































































































































































































