Ate joka datoz andramariak
Hamaiketako herrikoiak eta herri bazkariak, mus, briska zein tortilla eta paella txapelketak, erromeriak, musika kontzertuak... Askotariko eskaintzagaz datoz beste behin Andra Mari jaiak.

Andramariak bereziak dira Erdotza, Gizaburuaga eta Gerrikaitzeko bizilagunentzat. Andra Mari bezpera izanda, Gizaburuagan gaur [irailak 7] hasiko dira egun handirako motorrak berotzen, baina, bihartik [irailak 8] eta astelehenera arte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute batekoek zein bestekoek.
Gizaburuagako jai handiak dira andramariak, eta ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute. Gaur hasiko dituzte festak, baina biharkoa izango da egun handia. Motozerradun eskultoregilearen erakustaldia ikusi eta txapel jaurtiketan parte hartu ahalko dute herritarrek. Nagusiek herri bazkarian elkartzeko aukera edukiko dute eta zirku antzerkiaz eta apar festaz gozatuko dute gaztetxoenek.
Etzi, Oibarko eguna ospatuko dute. Briska txapelketa lehiatu artean, Eriz magoaren ikuskizuna egongo da, eta, arratsaldean, tortilla txapelketa egingo dute.
Erdotzan, berriz, musikagaz hasiko dute eguna bihar [irailak 8] goizean, eta, meza ostean, Zerutxu dantza taldearen ikuskizuna izango dute.
Gerrikaitzen etzi [irailak 9] hasiko dira andramarietako ekintzekin. Oihaletan akobraziak egin ostean, diskofestaz gozatzeko aukera edukiko dute herritarrek.
Jolas kooperatiboak landuko dituzte zapatuan, eta herri bazkarian batuko dira Elizpean. Domekan, dantza emanaldiaz gain, Gerrikaitzeko II. Harri Jasotze txapelketa lehiatuko dute, eta, ondoren, lasto jasotze eta botatze erakustaldia egingo dute Erleagak eta Obietak. Kopauagaz amaituko dituzte festak Gerrikaitzen.
EGITARAUA
Erdotza (Markina-Xemein)
Eguena, irailak 8.
– Goizean. Kalejira Iderra Nagusitik Erdotzaraino, txistulariek eta txapliguek alaituta .
– 12:00. Meza, ermitan.
– 13:00. Zerutxu eta pintxoak.
Gerrikaitz (Munitibar)
Barikua, irailak 9, Umeen eguna.
– 16:30. Akrobaziak telan eta oreka tailerra Bengolan.
– Ondoren. Disko festa Dantzatzeko Prest.
Zapatua, irailak 10.
– 11:30-13:30. Jolas kooperatiboak, plazan.
– 14:30. Herri bazkaria, Elizpean.
– 17:00. Joxe Mendizabal erromeria, plazan.
– 17:00. Mus eta briska txapelketa, Kantokoa elkartean.
– 22:00. DJ Kool.
Domeka, irailak 11.
– 12:00. Dantza emanaldia, plazan.
– 12:30. Gerrikaitzeko II. Harri Jasotze Txapelketa.
– Ondoren. Lasto jasotze eta botatzea Erleaga eta Obietagaz.
– 13:30. Kopaua, plazan.
Gizaburuaga
Gaur, eguaztena, irailak 7, Jai bezpera.
– 21:30. Kanpai jotzea eta bolanderak.
Eguena, irailak 8, Andra Mari eguna.
– 11:00. Meza, herriko gazteak, musikaz girotuta.
– 12:00. Erakustaldia, motozerradun eskultoregilea.
– Ondoren. Txapel jaurtiketa.
– 14:30. Nagusien herri bazkaria.
– 16:00. Umeentzako zirku antzerkia: Zirkungintza.
– Ondoren. Apar festa
– 18:00. Mus txapelketa.
Barikua, iraiak 9, Oibarko eguna.
– 11:30. Meza, Oibarren.
– 12:00. Kopaua trikitilariekin.
– 17:00. Briska txapelketa.
– 17:00. Umeentzako magia ikuskizuna: Eriz magoa.
– 19:00. EinGo! taldea.
– 19:00. Tortilla txapelketa.
– Ondoren: Txokolatea eta
azken traka.