Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Lekeitioko III. Dantza Solte Txapelketa
Maren Galvez eta Gorka Granado izan ziren bigarren atzo [irailak 6], eta Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo hirugarren.

Herenegun III. Dantza Solte Txapelketa jokatu zen atzo [irailak 6], Lekeition. Bikote bakoitzak zortzi pausoko Fandangoa eta Arin-arina dantzatu zuten. Zazpi bikotek eman zuten izena, eta irabazleak Laura Bastida eta Ekain Uzkudun izan ziren 201,5 puntugaz eta 300 euro, txapela, zapia eta garaikurra eraman zuten etxera.

Lekeitioko III. Dantza Solte Txapelketako irabazleak. Argazkia: Lekeitioko Udala
Bigarren Maren Galvez eta Gorka Granado izan ziren, 250 euro eta garaikurra irabazi zituzten. Hirugarren Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo geratu ziren 194,5 puntugaz, 200 euro eta garaikurra izan zen haientzako saria. Gainontzeko lau parte hartzaileek 120 euroko bidai saria jaso zuten. Epaimahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta melodia-erritmoa izan zituen kontuan.
Hau izan zen sailkapena:
1. Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia) 201,5 puntu
2. Maren Galvez – Gorka Granado (Lezo-Sopela) 199,5 puntu
3. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara) 194,5 puntu
4. Nora Aizpuru – Iker Zabala (Azpeitia) 182,5 puntu
5. Alaia Amubieta – Amets Amubieta (Azpeitia) 175,5 puntu
6. Ane Jaunarena – Endika Osa (Lezo) 172 puntu
7. Leire Urrestilla – Iker Urrestilla (Zestoa) 149 puntu

Argazkia: Lekeitioko Udala
SAN ANTOLIN JAIETAKO EGITARAUA



















































































































































































































































































































































































































