Umeek oporretako azken egunaz gozatu dute, Lekeitioko sanantolinetan
Kuadrilla Eguna da gaur [irailak 7] San Antolin Jaietan eta herriko txikienek ginkana izan dute.

Bihar [irailak 8] amaituko dira Lekeitioko San Antolin Jaiak, baina herritarrek azken unera arte ari dira gozatzen. Gaur [irailak 7] Kuadrilla Eguna da, lagun taldeak Steam Punk mozorroagaz irtetzeko eguna, 2022ko Bajada Egunean mozorro irabazleagaz.
Goizetik atera dira kalera lekeitiarrak, buruhandiak, Don Terentzio, Doña Tomasa, Juana Parla eta Antero kalerik kale egon dira Itxaropena txistulari taldeagaz. Arratsaldean, umeek jolasak eta ginkana izan dituzte aukeran, baita tirolina ere. Guztira 27 umek parte hartu zuten ginkanan, eta era guztietako jokoak egin zituzten. Egunari amaiera emateko Kantuzaleak irtengo dira, Eskolapetik hasita.
SAN ANTOLIN JAIETAKO EGITARAUA



















































































































































































































































































































































































































