Andra Mari Eguna ospatu dute Markina-Xemeingo Erdotza auzoan
Zerutxu Dantza taldeak emanaldia eskaini du gaur [irailak 8] baselizan.
Gaur [irailak 8] da Andra Mari Eguna eta gogotik ospatu nahi izan dute Markina-Xemeingo Erdotza auzoan. Nahiz eta aurten egutegiak ez duen askorik lagundu, eguena izaterakoan eta gainera umeen lehen eskola eguna, batzuk izan dira baselizaraino hurbildu direnak.
Lehendabizi meza egin dute, eta ostean Zerutxu Dantza Talde markina-xemeindarrak emanaldie eskaini die bertaratutakoei. Giro alaia nagusitu da neska gazteek dantza egiten zuten bitartean. Amaitzeko, behar bezala amaitzeko, jan-edana banatu dute denentzako.