Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak, inoiz baino arrakastatsuagoak
Gaur [irailak 10] lehen aldiz bokatak egin dituzte gauean, jende gehiago erakartzeko.
Auzoko jaiek xarma berezia dute, bakarrak dira, familia artekoak. Horrelakoak dira, hain zuzen ere, Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak. Gaur [irailak 10] eman diete hasiera, goiz-goizetik gainera. Ermita izan da lehendabizi jaietako erdigunea, meza egin dute lehenengo, eta amaieran, salda eta txorizoa eskaini diete bertaratutakoei. Ohi modura, erraldoi eta buruhandien konpartsarekin kalejira egin dute, Goiko Plazatik Samikollara.
Ohi baino jende gehiago elkartu da auzoan, “inoiz baino herritar gehiago hurbildu dira”, esan dute Jai Batzordekoek. Denak ermita albora joan dira 13:00etan txupina jaurti eta brindisa egiteko: “Gora Samikollako Jaiak”. Auzoko txikienak puzgarrietan jolasten egon dira, nagusiek txosnen irekiera baliatu dute edariekin beroari aurre egiteko.

Mutrikuko Samikolla auzoko herritarrak brindisa egiten.
Egun luzea dute, egitaraua bezalakoa. 75 pertsonak bazkalduko dute herri bazkarian, barazkiko paella, oilasko erre eta postrea izango dute. Aurten, lehen aldiz, gainera, gauean bokatak egingo dituzte. “Bokatekin jende gehiago erakarriko dugulakoan gaude, kontzertu onak ditugu, jende asko dago eta giro ezin hobea dago”, adierazi dute antolatzaileek.

Inoiz baino jende gehiagok parte hartu dute Samikollako jaietan, ume, gazte zein helduek.
Jai guztietan modura Samikollan ere musikarik ere ez da faltako. Arratsaldean jada musika doinuez gozatzeko aukerarekin hasiko dira, eta auzoa girotzeaz arduratuko dira Iñorkiñak erromeria taldeko partaideak. 22:00etan ordea, bi talde igoko dira oholtzara, lehenengo Mutrikuko Casus Belli taldearen txanda izango da. Auzoa musikaz dardarka jartzeaz arduratuko dira, eta ondoren Keike talde ondarrutarraren unea ailegatuko da. Bi talde hauen musikagaz, gauerako giro paregabea ziurtatuta dago.
Egitaraua:
-
-
- Bazkalostean. Kantak.
-
-
-
- 18:00. Ibiri baserriko zezen txikiak eta pottokak.
-
-
-
- Ondoren. Erromeria Iñorkiñak taldearen eskutik.
-
-
-
- 22:00. Kontzertuak: Casus Beli eta Keike.
-

























