Etxebarriko eta Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteek ibilaldia antolatu dute
Eguaztenean [irailak 14] bi herriak lotzen dituen bide gorritik joan-etorriko ibilbidea osatuko dute.
Etxebarriko eta Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteek bat egingo dute beste behin etzi. Bi herrietako nagusiak indarrak batuko dituzte bide gorriko ibilaldia osatzeko. 17:30ean jarri dute hitzordua etxebarritarrek herriko bide gorriko sarreran eta 18:00etan Zelaitik aterata elkartu dira markina-xemeindarrak.
Izen ematea bi herrietako jubilatuen elkarteko egoitzan eman daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilaldian edonork parte hartu dezake, beraz, ez da derrigorrezkoa elkarteko bazkide izatea. Horrez gain, ibilaldia amaitzen dutenean kopautxoa hartuko dute Etxebarriko elkartean.