Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu du
Urriaren 2an 08:00etan martxa aterako da eta 09:30ean lasterketak
Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu du urriaren 2an. Bi ibilbide egongo dira aukeran. Batetik, laburra 11,7 kilometro luzekoa da 625 metroko desnibel positiboagaz. Bestetik, luzea 18,5 kilometroko izango ditu 1.125 metroko desnibel positiboagaz. Martxakoek ere bi ibilbideak dituzte aukeran, baina 08:00etan aterako dira.
Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 29an gauerdian amaituko da.Lasterketarako prezioa 20 eurokoa da luzerako eta 15 euro laburrerako, www.herrikrosa.eus webgunean. Martxetarako ere izena eman beharra dago, luzerako alez aurretik 7 euro balio du eta egunean bertan 10 euro. Laburrerako, berriz, aldez aurretik 5 euro eta urriaren 2an 7 euro.
Antolatzaileak I. Txara traileko ibilbidea garbitzen aritu dira azkenaldian, besteak beste, Gerra Zibileko hiru bunkerretatik pasa beharko dira korrikalariak, baita lubaki batetik ere. Ura eta janaria jasotzeko hiru puntu ezarri dituzte ibilbidean Zapolan, Herribason eta Santa Eufemiko bolatokian. Amaieran, dutxa hartzeko aukera izango dute kiroldegian.
Sariei dagokionez, lasterketa luzeko irabazleak txapela, 100 euro eta herriko produktuen otzara eramango ditu etxera, bigarren 50 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 30 euro eta oroigarria. Lasterketa laburreko garaileak txapela, 50euro eta otzara irabaziko ditu, bigarrenak 30 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 20 euro eta oroigarria. Horrez gain, lehen markina-xemeindarrari herriko produktuen otzara emango diote.