Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk Euskal Herriko aberria aldarrikatu du Ziortza-Bolibarren

Hispanitatearen Egunean euskaldunek “ospatzeko ezer ez” dutela esan du Arnaldo Otegik.

EH Bilduren ordezkariak, gaur, Ziortza-Bolibarren. Argazkia: EH Bildu
Mikel Reina Barros
Ziortza-Bolibar
2022/10/12

Gaur [urriak 12]  EH Bilduk agerraldia egin du Ziortza-Bolibarren, hispanitatearen eguna ospatzen den egunean. Simon Bolivarren sustraiak dauden herrian, Arnaldo Otegi alderdiko koordinatzaile nagusiak Euskal Herriaren aberria aldarrikatu du: “Egun hau gure modura ospatzeko toki oso egokia da. Bolivarrek egin bezala, Euskal Herritik mundura herri guztien askatasuna, burujabetza eta harrotasuna hedatu nahi dugu”.

Euskaldunek gaurko egunean “ospatzeko ezer ez” dutela esan du Otegik, uztailaren 14an frantziar errepublikaren eguna ospatzen ez duten bezala. “Desfile militar batekin ospatzen dute hispanitatearen eguna, eta desfile horren burua Francok jarritako estatu buru bat da”. Espainiak bandera, hizkuntza, aberria eta antolaketa inposatzen dituela salatu du Otegik: “Gaur hemendik garbi esaten diegu ez dugula onartuko, ez dugula onartzen eta ez dugula sekula onartuko proiektu hori. Gurea aberria Euskal Herria delako, gurea herri gehiengoa delako, gurea Euskal Herria askatua delako”.

Burujabetzaren aldeko apustua luzatu dute eta horren alde borrokatzen duten herriei “gure babesik eta elkartasunik handiena” bidali nahi izan die. Hain zuzen ere, Otegik langileak ere izan ditu gogoan, “nazio berekoak ez izan arren, klase berekoak garelako”. “Euskaldunak gara, baina bat egiten dugu langileek mundu osoan zehar dituzten borroka guztiekin”.

Argazkia: EH Bildu

Euskal Herria inklusibo baten aldeko deia luzatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. “Euskal Herria inklusibo bat da gurea, langileena eta emakumeena, gurea askatasuna eta berdintasuna delako”. Bide horretatik alderdi politikoak dituen hurrengo erronkak ekarri ditu gogora, besteak beste, klima aldaketa, berdintasuna edota langileen egoera.

Horrez gain, Otegik ez du aukera pasatzen utzi nahi izan, eta EH Bilduk azaroaren 12an Bilbon egingo duen manifestaziorako deia luzatu du. “Euskal Olatu Geldiezina” martxan jartzeko deia egin du: “Hartara, datorren azaroaren 12an Bilbon egongo gara. Gaur Ziortza-Bolibartik Euskal Herrira bidaltzen dugun gonbidapena da hau. Antifaxista guztiok, bakezale guztiok, soberanista guztiok, aurrerakoiak diren sektore guztiok Bilbo beteko dugu. Ez gaituzte geldituko!”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.