Munitibarko Udalak herriko taberna, jatetxea eta aterpetxea ustiatzeko lehiaketa abiarazi du
Eskaintzak urriaren 14tik azaroaren 4ra aurkeztu daitezke, Munitibarko Udal Idazkaritzan.
Eskaintzak urriaren 14tik azaroaren 4ra bitartean aurkeztu daitezke. Informazio gehiago jasotzeko: udalaren webgunean sartu edo udaletxera deitu (94-616 40 07) daiteke.
Lea izenagaz, taberna herriko plazan dago kokatuta, herriaren bihotzean, eta herriko bizitzaren erdigune da. Udalak 2019an obra egin zuen tabernan, eta egoki jarri zuen. “Tabernaren barruko aldea bi zatitan zegoen banatuta, eta espazio hori guztia espazio bakar baten bilakatu genuen”.
Hala, gaur egun tabernak barruan egoteko aukera ematen du, eta baita kanpoaldean ere, estalitako terraza zabala baidauka.
Aterpetxea. Baina beste altxor bat ere badauka tabernak: aterpetxea. Santiago Bideko erromesez gain, nahi duenak erabiltzeko zabalik egongo da, Munitibarrek daukan eskaintza turistikoa indartzeko.
- Ordutegia eta egutegia:
- Ordutegia. Neguan 09:30etik 20:00etara, eta udan 08:30etik 22:00etara.
- Egutegia. Asteko atseden eguna eta urteko 30 opor egun egon ahalko da taberna itxita. Gainontzeko egunetan zabalik egon beharko da. Arduradunak ezingo du jai egun edo jai bezperan itxi, ez eta herrian jaiak edo zerbait berezia dagoenean.
- Eskaintza: Bariku eta zapatu iluntzeetan bokatak eta plater konbinatuak eskaini beharko dira.
- Euskara: Zerbitzua ematerakoan euskararen ezagutza eta erabilera nahitaezkoak izango dira.
- Ekintzak:
- Kultur taldeen ekintzak. Udalak laguntzen dituen elkarteek antolatutako ekintzak tabernan bertan egiteko erraztasunak jarri beharko dira, data eta ordu egokienak ekintzen antolatzaileekin adostuz.
- Udalak antolatutako ekintzak. Udalaren ekintzak egiteko ere erraztasunak eman beharko dira.
- Kanona:
- Kuota. Martxotik irailera hilero 500 euro; urritik otsailera 0 euro.
- Oporrak. 30 egun urritik otsailera bitartean hartu ahalko dira.
- Ustiaketa epeak. Lau urterako esleipena, eta beste lau urte luzatzeko aukera.
- Eskaintzak aurkezteko: Udal Idazkaritza. Herriko Plaza, 6. 48381, Munitibar. Posta elektronikoa: idazkaritza.munitibar@bizkaia.org. Faxa: 94-616 41 42.

Munitibarko herriko taberna, kanpotik ikusita.

Aterpetxea.


