Euskal Herriko 32. Hiru-Txirlo txapelketako bigarren jaurtialdia jokatuko da Markina-Xemeinen
Zapatuan [urriak 15] 17:00 hasiko da bola jokoa, Barinaga auzoan. Lehen jaurtialdia Eibarren jokatu zen
 Goian, ezkerretik eskuinera;
Jabier Osoro, Ganix Rodrigez, Mikel Urkia eta Fidel Madariaga. 
Behean, ezkerretik eskuinera; Jone Perales, Garikoitz Rodrigez (Asola Berri elkarteko lehendakaria) eta Jon Malaxetxebarria. Argazkia: Bola Jokorako Euskal Federazioa
                    Goian, ezkerretik eskuinera;
Jabier Osoro, Ganix Rodrigez, Mikel Urkia eta Fidel Madariaga. 
Behean, ezkerretik eskuinera; Jone Perales, Garikoitz Rodrigez (Asola Berri elkarteko lehendakaria) eta Jon Malaxetxebarria. Argazkia: Bola Jokorako Euskal Federazioa
                Markina-Xemeingo Barinaga auzoak hartuko du Euskal Herriko 32. Hiru-Txirlo bola joko txapelketako bigarren jaurtialdia. Hain zuzen ere, zapatuan [urriak 15] 17:00etan jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia.
Bolari markina-xemeindarrak protagonistak izan ziren joan den zapatuan [urriak 8] Eibarko Asola-Berri elkarteko bolatokian jokatu zen lehen jaurtialdian. Irabazi ez bazuten ere, maila bikaina erakutsi zuten Markina-Xemeingo hiru txirlo MX3T klubekoek. Txapelduna etxean jokatu zuen Ganix Rodriguez izan zen, zazpi txirlo bota zituen (2-3-2). Bigarren, hirugarren eta laugarren izan ziren MX3Tko Jon Malaxetxebarria, Mikel Urkia eta Fidel Madariaga seina txirlogaz. Madariaga da, hain zuzen ere, nagusien sailkapeneko liderra.
Bosgarren eta seigarren postuak ere bosna txirloko berdinketa hausteak eginda erabaki ziren, Elgoibarko Jabier Osoro eta Eibarko Jone Peralesen artean. Perales izan zen emakumeen arteko irabazlea, gainontzeko sei neska parte hartzaileek ez baitzuten txirlotik bota.
 
								 
								
							 
					 
                    