Gernikako Winter Serieserako bi txartel jokoan Berriatuko Pro-Am txapelketako finalaurrekoetan
Bihar [urriak 14] 20:00etan hasiko dira finalerdiak Mendibarren frontoian, finala astelehenean [urriak 17] ordu berean.
Berriatuko Mendibarren frontoiak hartuko ditu Winter Series Pro-Am txapelketako finalaurrekoak bihar [urriak 14] 20:00etatik aurrera. Arbek eta Lekuek Antxon-Salegiren aurka neurtuko dituzte indarrak eta Bixentek eta Manzik Urrutia- Aimar bikotearen kontra. Asko dago jokoan, finalerako txartelaz gain, bi puntistek Gernika-Lumoko Winter Seriesen parte hartuko baitute.
Arbe-Lekue eta Bixente-Manzi bikoteak dira finalerako sailkatzeko hautagai nagusiak ez baitute partidarik galdu orain arte. Hori gutxi ez, markina-xemeindarrak eta ondarrutarrak ez dute setik galdu. Antxon eta Salegik, beraz, ez dute lan erraza izango aurrean. Urrutiaren eta Aimarren arteko adin aldeak ere ikusi beharko da zela eragiten duen, berrituarrak Iparraldeko aurrelariaren urduritasunak kontrolatu beharko ditu bikote mutrikuar sendoaren kontra. Finala astelehean [urriak 17] 20:00etan hasiko da finala, eta EITBko kamarak egongo badira ere, telebistan 22:30ean eskainiko dute emankizuna.
Pro-Am txapelketako antolatzaileen helburuetako bat udako zirkuituan parte hartu ez dutenei aukera bat ematea zen, bai gazteei eta beteranoagoei. Bi aldeak uztartu nahi izan dituzte eta emaitza ezin izan da hobea izan. Hain zuzen ere, aurrelari batek eta atzelari batek urriko azken astelehenean hasiko den Gernika-Lumoko Winter Seriesean jokatzeko eskubidea lortuko dute.
Iazko arrakasta ikusita, udako denboraldia amaitu ez ezik, negukoaren hasiera hartuko du Jai Alai frontoiak. Urriaren 31n hasiko da txapelketa eta otsailaren 19an amaitu. Antolatzaileek 60 euroko bonuak jarri dituzte salgai gaurtik [urriak 13] aurrera.