Julen Atxurra ‘Pototo’ preso lekeitiarra Euskal Herrira lekualdatuko dute
Beste hamar euskal presogaz batera lekualdatuko dute preso lekeitiarra; Zaballa, Martutene edo Basauriko kartzeletara hurreratuko dituzte.
Espainiako Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Orokorrak gaur [urriak 13] iragarri ditu lekualdaketak. Iazko urritik Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailak du horren ardura.
Pototo Kantabriako El Dueso kartzelan egon da orain arte, Lekeitiotik 120 kilometrora. Lekeitiarragaz batera, ondokoak dira lekualdatuko dituzten beste euskal presoak: Beatriz Etxebarria, Iratxe Sorzabal, Itziar Moreno, Mattin Sarasola, Beñat Aginagalde, Gurutz Agirresarobe, Asier Arzalluz, Harriet Iragi, Iker Olabarrieta eta Andoni Otegi.
Bi urte. 2020ko ekainean, Puerto I (Cadiz, Espainia) kartzelatik Aranjuezera eraman zuten eta 2021eko maiatzean lekualdatu zuten El Duesora (Kantabria, Espainia) Garuneko isuria jasan zuen 2021eko maiatzaren 13an, eta maiatzaren 21era arte Puerto Realeko unibertsitate ospitalean egon ondoren, berriro kartzelara eraman zuten.