Jaietan murgilduko dira Markina-Xemeingo Beheko Arrabalean
Zapatuan [urriak 15] egun osoko egitaraua dute prest, Teresa Donaren jaietan
Markina-Xemeingo Beheko Arrabalan Teresa Donaren Jaiak ospatuko dituzte zapatuan [urriak 15]. Auzokideek udalaren eta guraso elkartearen laguntzagaz, egun osoko egitaraua prest dute. Beste behin jaietako interesgune nagusia XXVI. Margo Lehiaketa izango da. Aurtengo gaia Markina-Xemein eta bere inguruak dira.
10:00etan kontrol markak jarriko dituzte antolatzaileek. Margo teknika librea izango da, besteak beste, margo-gailuak, zera edota olioa erabili daiteke, eta bakoitzak erabili behar dituen tresnak ekarri beharko ditu. Parte hartzaileak 3 eta 9 urte bitartekoak izan behar dira, eta hauek, hiru multzotan banatuko dituzte: 3-4 urtekoak, 5-6 urtekoak eta 7-8-9 urtekoak. Margolanen bilketa 14:00etan izango da. Sari emateari dagokionez, 19:00 emango dituzte jakitera txapeldunak Bikalen. Hain zuzen ere, bertan margolanen erakusketa ikusteko aukera izango da hilabete osoan zehar. Sariak eskolako materialak eta garaikurrak izango dira.
Arratsaldean Rakel Pujana eta ikasleak ariko dira musikaz giroa alaitzen. Umeentzat txokolatada antolatu dute. 17:00etan guraso elkarteak buruhandiak, txingak eta aulki jokoa prestatuko ditu egurrezko jolas parkean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dute erantzunik izango jendearen erruz sortutako istripuetan.