Merino-Aldazabal eta Arakistain-Lizardi, aurrez aurre Euskal Herriko Txapelketako zestako finalean
Zapatuan [urriak 15] 12:00etan hasiko da jaialdia Berriatuko Mendibarren frontoian
Euskal Herriko emakumezkoen zesta txapelketako finala zehaztuta dago. Aurrez aurreko ariko zapatuan [urriak 15] Naroa Merino eta Maialen Aldazabal, alde batetik, eta Ihart Arakistain eta Eneritz Lizardi, bestetik. 12:00etan hasiko da jaialdia hirugarren eta laugarren postuko lehiagatik: Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi Erika Mugartegi eta Frida Watkinsen aurka.
Txapelketa berezia izan da aurtengoa, ez da bikote finkorik egon, denek jokatu dute denekin eta denen aurka, betiere bakoitzaren postua, aurrelari edo atzelari, mantenduz. Partida bakoitzeko emaitzaren arabera, puntuak pilatzen joan dira, eta azkenean bikoteak osatu dituzte.
Finalaurrekoetan, Merino-Aldazabalek garaipena eskuratu zuten Mugartegiren eta Fridaren kontra. Gauza bera egin zuten Arakistain eta Lizardik; 30 eta 29ko estutasunagaz menperatu zituzten Ortiz de Mendibil eta Lejardi.