50 umek parte hartu dute Markina-Xemeingo Beheko Arrabaleko jaietako margo lehiaketan
Zapatuan, [urriak 15] goizean 3-9 urte bitartekoak margotzen aritu ziren, arratsaldean jokoak eta musika izan zituzten.
Zapatuan [urriak 15] ospatu zituzten Beheko Arrabaletako auzotarrek Teresa Donaren Jaiak. Goizean goiz errepide itxi eta umeek hartu zituzten kaleak. Eguraldia gainera lagun izan zuten. 3 eta 9 urte bitarteko 50 umek parte hartu zuten 26. Margo Lehiaketan. Hiru multzotan banatu zituzten, 3-4 urtekoetan Haitz, Munia eta Arene izan ziren irabazleak; 5-6 urtekoetan Aimar, Enara eta Iraia; eta 7-8-9 urtekoetan Alize, Elene eta Enara.
Bikalen margolanen erakusketa ikusteko aukera izango da hilabete osoan zehar. Bertan eman baitzituzten sariak, eskolako materialak eta garaikurrak. Arratsaldean, guraso elkarteak antolatuta umeek egurrezko jostailuekin aritu ziren, Rakel Pujana eta bere ikasleek giroa trikiti doinuekin girotzen zuten bitartean. Txokolate jana ere egon zen. Auzokideek eskerrak eman nahi izan dituzte Markina-Xemeingo Udalari guraso elkarteari eta lagundu zuten herritarrei.