Mikel Urkia markina-xemeindarra Euskal Herriko hiru txirlo txapelketako lidergoan mantentzen da
Zapatuan [urriak 22] Aramaion jokatu zen jaurtialdia. Hurrengoa azaroaren 5ean Ziortza-Bolibarko Iruzubietan izango da.
Xabier Loiola elgoibartarrak irabazi zuen zapatuan [urriak 22] Aramaioko Untzilla auzoan jokatutako Euskal Herriko hiru txirlo bola joko txapelketako jaurtialdian. San Migel taldeko parte hartzaileak bederatzi txirlo jaurti zituen, eta izena eman zuten 73 jaurtitzaileen artean onena. Bigarren Markina-Xemeingo MX3T taldeko Fidel Madariaga izen zen zortzi txirlo botata, eta podiuma osatu zuen Santos Muñozek zazpigaz.
Laugarren Mikel Urkia markina-xemeindarra izan zen. Hala ere, Urkia sailkapen orokorreko lidergoan mantentzen da sendo, Madariaga MX3T taldekideagaz berdinduta hamalau txirlogaz. Hain zuzen ere, Madariaga da nagusien artean onena. Hurrengo jaurtialdia Lea-Artibai eskualdean izango da, azaroaren 5ean Ziortza-Bolibarko Iruzubieta auzoan.