Errigoraren kanpainagaz bat egin dute Markina BHIk, Bekobenta eskolak eta guraso elkarteak
Gaur [urriak 26] saskiak erosteko deia egin nahi izan diote eskola komunitate osoari.
Markina-Xemeingo Markina BHIk, Bekobenta eskolak eta guraso elkarteak Errigora kanpainagaz bat egin dute. “Bat egin nahi dugu euskaragaz, bat egin nahi dugu Nafarroako Erriberagaz. Eta zonifikazioaren legea amaitu dadin nahi dugu”.
Kanpainako esku orriak banatu dituzte eta parte hartzeko deia luzatu. Kanpainagaz bat egiteko modua da saskia eskuratzea, eskariak Internetez egin ahal dira edo esku orria eskolako buzoian sartuta. Saskiak azaroaren 26an banatuko dituzte eskolako frontoian. “Saskiak zapatuan banatuko direnez, kanpoan bizi diren irakasleek astelehenean [azaroak 28] hartu ahalko dute euren saskia”.