Emakumeei zuzendutako autozaintza emozionala ikastaroa, Markina-Xemeinen
Udaleko berdintasun sailak antolatu duen ikastaroa azaroan eta abenduan izango da.
Emakumeei zuzendutako autozaintza emozionala ikastaroa antolatu du Markina-Xemeingo Udaleko berdintasun sailak. “Estresa eta antsietatea saihesten ikasteko eta lantzeko tarte praktiko eta irekia izango da”, adierazi dute antolatzaileek.
Ikastaroa azaroan eta abenduan emango dute eta sei saiotan dago banatuta hurrengoko datetan: Azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta abenduaren 12an eta 19an. 18:00etatik 19:30era emango dute ikastaroa herriko Uhagon kulturgunean. Ikastaroa doakoa da, baina edukiera mugatukoa da.
Horrenbestez, aldez aurretik, izena ematea beharrezkoa da, hori egiteko azken eguna azaroaren 5a da. Bi aukera zabaldu dituzte. Alde batetik, udaletxeko Berton bulegoa, eta beste alde batetik, 94-616 74 54 telefonoaren bidez.