Lekeitioko Udalak Bilboko Opera ikustera joateko irteera antolatu du
Sarrerak kultur etxean daude salgai, eta erosteko azken eguna azaroaren 15a da.
Azaroaren 22an Gaetano Donizettiren Anna Bolena ikuskizuna eskainiko du Bilboko Operak Euskalduna Jauregian. Lekeitioko Udalak, ABAOgaz duen harreman ona baliatuz eta beste emanaldi batzuetan egin bezala, irteera antolatu du. “Etor zaitez Bilboko Operaren eta udalaren eskutik prezio berezi batean opera ederrenetako batez gozatzera. Animatu eta lortu zure sarrera”, esan dute udal ordezkariek.
Prezio berezi hori 59 eurokoa da eta operarako sarreraz gain, garraioa hartzen du bere baitan. Autobusa azaroaren 22an 17:30ean aterako da Mandaskako autobus geltokitik. Sarrerak salgai daude arratsaldeetan kultur etxean eta erosteko azken eguna azaroaren 15a da.