San Andres jaiak dira Etxebarriko kartel lehiaketako gaia
Zapatuan [azaroak 12] lanak jantokian egiteko aukera egongo da, Guraso Elkarteak antolatuta.
Etxebarriko Udalak adin guztientzako kartel lehiaketa antolatu du beste behin. Aurten aukeratutako gaia San Andres Jaiak izan dira. Edozein herritarrek parte hartu dezake, betiere herrian erroldatuta badago edo umeen kasuan, herriko eskolan ibiltzea ezinbesteko baldintza izango da saria jaso ahal izateko.
Kartelei dagokionez, lanaren tamaina DIN A3 tamainakoa izan behar da eta teknika erabat librea da. Kartelak aurkezteko azken eguna azaroaren 14a da udaletxean, bulegoko orduetan, hau da, 09:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurkeztutako lanak ez dira sinatu behar. Adin tarte desberdinentzako sariak banatuko dituzte. Lau multzotan banatu dute lehiaketa, denek izango dute saria: 0-5 urte bitartekoak, 6-9 urte bitartekoak, 10-16 eta nagusiak.
Parte hartzea sustatzeko asmoz, Etxebarriko Guraso Elkarteak antolatuta, lanak egin ahal izateko tartea zabalduko dute zapatuan [azaroak 12] eskolako jantokian elkartuko dira 16:30eatik 19:00etara.