Markina-Xemeingo EH Bilduk kritikatu egin ditu ez ohiko osoko bilkuran adostutako zenbait kreditu aldaketa
Horrez gain, ordenantza fiskalaren inguruko “lanketa orokor” bat eskatu dute.
Markina-Xemeingo udalbatzak ez ohiko Osoko Bilkuran aho batez onartu zituen azaroaren 9an zenbait erabaki garrantzitsu. Hala ere, herriko EH Bilduk desadostasunak agertu ditu zenbait puntutan.
Udalbatzarrean adostutako kreditu aldaketa batzuk kritikatu ditu Markina-Xemeingo EH Bilduk. Udaletxeko kamerena batez ere. Udalak 30.000 euro bideratuko ditu kamerak berrizteko. “Ze premia dagoen galdetu dugu udal gobernuan, baina ez dugu erantzun zehatzik jaso”.
Herriko ondarearen inguruan ere hausnartu egin behar dela esan dute, jabetzaren inguruan, hain zuzen ere. Argi dute herriko ondarea “zaindu eta babestu” behar direla, baina bestelako bide batetik. “Izan ere, diru publikoa inbertitu behar bada, publifikazioaren bidea jorratu beharko da”.
Hilerriko aurrezko proiektuari jarraipena ematea ontzat eman dute. Diru laguntzak baten bidez, udalak 50.000 euro bideratuko ditu konponketa batzuetara. Koalizioak adierazi du lan horiek ez direla “presaka” egitekoak, “pausuak ondo zehaztuta egin beharrekoak baizik”.
Ordenantza fiskalari dagokionez, gehienak mantendu egingo dira, aldaketa txiki batzuekin. Koaliziotik gai horren inguruko “lanketa orokor bat” egitea eskatu dute: “Herritarrentzako justuena sarreren araberako ordainketa izango litzateke, hau da, gehiago duenak gehiago ordaindu beharko lukeela uste dugu”.