Munduko Pilota Txapelketan egindako lana aitortu die Rementeriak pilotariei
Txapelketan bost kontinenteetako 34 herrialdetako 360 kirolarik hartu dute parte, eta horien artean, Bizkaiko kirolariak nabarmentzen dira.

Euskal Pilotaren XIX. Munduko Txapelketa amaitu berri dute Biarritzen (Iparralden), eta lehiaketa horretan pilotariek egindako lana aitortu du Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Imanol Lopezek jantzi zuten zesta puntuako txapela, Lekerikari eta Goikoetxeari irabazi ostean. Xabi Barandika gernika-lumotarra eta Jon Zabala markina-xemeindarra ordezko puntistak izan ziren. Eneritz Lizardik mutrikuarrak eta Maite Ortiz de Mendibil arabarrak Ihart Arakistain berrituarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarraren aurka lortu zuten garaipena. Hala ere, euskal pilotari, palista zein puntista guztien “lan bikaina” azpimarratu du Ahaldun Nagusiak.
Txapelketan bost kontinenteetako 34 herrialdetako 360 kirolarik hartu dute parte, eta horien artean, Bizkaiko kirolariak nabarmentzen dira.