Markina-Xemeingo AEK-k Euskaraldirako materiala eskuratzeko postua jarriko du
Ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko: goizetan udaletxeko Berton bulegoan eta arratsaldetan eta zapatu goizetan herri liburutegian.
Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten markina-xemeindarrek, ahobizi eta belarriprest txapak jaso ahal izateko bi aukera dituzte. Goizetan udaletxeko Berton bulegoan eta arratsaldetan eta zapatu goizetan herri liburutegian.
Barikuan [azaroak 18] hasiko den Euskaraldiko materiala salgai izango da bihar goizean [azaroak 17], Markina-Xemeingo AEKren eskutik. Arkupe aurrean egongo dira 10:30eatik 12:00etara.
Oraindik izena emateko aukera badagoela gogorarazi dute Euskaraldiaren webgunean.