Markina-Xemeingo Udalak zergak helbideratzeko deia egin du
Udaletxeko Berton bulegoan edo emailez aurkeztu daiteke inprimakia.
Markina-Xemeingo Udalak herriko zergak helbideratzeko deia egin du, ordainketak erraztu ahal izateko helburuagaz. Udal zergak helbideratu nahi dituzten herritarrek inprimakia bete eta aurkeztu behar dute. Bertan, besteak beste, datu pertsonalak eta kontu zenbakia (20 digitu) zehaztu behar dira, eta baita helbideratu nahi den zerga ere. Ibilgailuen gaineko zergan, adibidez, matrikula zenbakia jarri beharko dute eta Ondasun Higiezinen gaineko zergan, bestalde, zenbaki finkoa.
Horretarako, bi bide zabaldu dituzte. Alde batetik, aurrez aurrez udaletxeko Berton bulegoan, eta beste alde batetik, posta elektroniko bidez inprimakia udala@markina-xemein.eus helbidera bidaliz. Udaletik jakinarazi dutenez, ibilgailuen Zerga helbideratuta dutenei martxoaren 7an kobratuko zaie aurten, zehaztutako kontutik. Zerga helbideratu gabe dutenek gutuna jasoko dute, betiko moduan, etxean.
Zabalik dago. Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) arautzen duen ordenantza fiskalean familia ugariko titularrak direnei %50eko hobaria aplikatzea onartu du udalak. Eskaerak otsailean egin behar dira, udaletxeko Berton bulegoan, hain zuzen ere. Ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio hobaria. Etxebizitzaren gutxieneko balio egozgarria 300.000 eurotik beherakoa den kasuetan aplikatuko dute.