Jokin Gabiola Lenizek irabazi du Lekeitioko aratusteetako kartel lehiaketa
Jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak kartelaren edertasuna nabarmendu dute.
Bi aste falta dira aratusteek eztanda egiteko Lekeition, eta otsailaren 16tik martxoaren 18ra ospatuko diren jaiek dagoeneko kartela dute. Jokin Gabiola Lenizek irabazi du udaleko jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketa. Aurten 19 kartel aurkeztu dira. Denen artean onena Gabiolaren “Itxi atzian ustiak eta gozatu aratustiak” kartela izan da eta horregatik 200 euroko saria irabazi du. “Kartelean Lekeitioko Aratusteetako elementu adierazgarrienak agertzen dira, modu eder batean irudikatuta”, esan dute epaimahaikideek.