Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo Uni frontoiko ezaugarriek aldea ezarri dezakete

Gaur [otsailak 7] zapatuko [otsailak 11] jaialdiko pilota hautaketa egin dute Elordi-Zabaleta eta Laso-Eskiroz bikoteek.

Zabaleta-Elordi urdinez eta Laso-Eskiroz gorriz.
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/02/07

Markina-Xemeingo Uni frontoiak esku pilotako binakako txapelketako 12. jardunaldiko partida hartuko du zapatuan [otsailak 11]. Nor baino nor gehiago ariko dira Aitor Elordi eta Jose Jabier Zabaleta eta Unai Laso eta Josu Eskiroz, azken honek min hartuta dagoen Ander Imaz ordezkatuko du. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira, giro ezin hobea aurreikusten da.

Gaur [otsailak 7] lau pilotariek partidarako materiala hautatu dute. Inork ez du pilotekiko kexarik jarri. Hori bai, Uni frontoiaren ezaugarriak izan dituzte hizpide, pilotaleku asko baino metro bat altuagoa eta metro bat zabalagoa da markina-xemeingoa. Laso eta Eskirozen arabera, sailkapeneko liderren jokoarentzako frontoi “aproposagoa” da: “Zabaletak ikaragarri ematen dio pilotari eta metro bat gehiago izanda are zailagoa izango da. Elordik, gainera, sake bikaina dauka eta errematatzerakoan metro bat gehiago defendatu beharko dugu”.

Hain zuzen ere, bi bikoteak egoera oso desberdinetan daude txapelketan azken jardunaldiaren ostean. Berriatuan bizi den mallabiarrak eta nafarrak finalerdietarako txartela ziurtatuta dute lidergoan. “Ez dugu askorik jokoan, baina maila ona ematen jarraitu nahi dugu orain arteko partida denetan egin bezala. Azken jardunaldiak finalaurrekoak prestatzeko erabili behar ditugu, denboraldiaurre labur bat bailitzan, lan apur bat kargak aldatuko ditugu”, azaldu Zabaletak. Elordik gehitu du helburu berria dela finalaurrekoetarako “ahalik eta modurik onenean heltzea, fisikoki eta baita eta joko aldetik ere”.

Aurrelariak ezin izan du ezkutatu partida berezia izango dela berarentzako etxetik hain hurbil jokatuta: “Unin jokatu nuen azken partidatik oroitzapen bikainak ditut, jende asko elkartzen da beti eta giroa ezin hobea izaten da. Bete-beteko ikuskizun bat eskaini nahi dugu, maila handia emanez gozatu dezaten”. Mallabiarra gozatzen ari da binakako bere lehen txapelketan. “Zabaleta handi bategaz jokatzen ari naiz, tantoak dominatzen ditu, baina gero nik aurreko koadroetan nire lana egiten ari naiz. Min hartu nuen eta indartsu itzuli naiz, atsedenak mesede egin zidan”.

Bestelako bidea. Laso eta Eskiroz oso bestelako egoeran daude joan den domekan Altuna eta Tolosa aurkari zuzenen aurka galdu ostean. Hirugarren postuan daude, beste hiru bikotek baino garaipen bat gehiagogaz bakarrik. Txikitatik lagun handiak dira biak ala biak, eta lehen aldiz ariko dira batera txapelketan, “ilusio handia” dute batera jokatzeko.

Kointzidentziak ez dira hor geratzen, Eskirozek eta Zabaletak ere batera entrenatzen dute egunero. Joan den zapatuan elkarren aurka jokatu zuten lehen aldiz, eta orain bi aldiz jarraian. “Ikaragarri jokatzen du Zabaletak, ez du pilotakada bategaz tantoa hausten, bata bestearen atzetik dira, tarteak irekitzen ditu frontoian eta gero zuloak estaltzea oso zaila da”, aztertu du atzelariak. Ordezkapen lanetan laugarren aldiz ariko da Eskiroz aurtengo txapelketan: “Enpresak konfiantza jarri du nigan eta oso pozik nago, momentu gogorrak pasa ditut, baina orain zorionez, une politak bizitzen ari naiz”.

Lasok argi du zapatuan ez direla faborito izango: “partida zaila izango dugu, gogotik lan egin beharko dugu aukerak izan ahal izateko. Bigarren postua urrun dugu, baina partidaz partida joango gara borrokatzen”. Hala ere, txapeldunak gogoratu du partida bakarrera edozer pasa daitekeela, “iaz ere finalaurrekoetako lehen partida galdu zuen Zabaletak, beraz, auskalo”.

Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa
Pilota hautaketa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.