Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroa Arraun Elkartea saritu dute kirolean euskararen erabilera sustatzeagatik

BIKEE, Bizkaian Kirolean Ere Euskaraz, programa sendotzeko egindako lana aitortu du aldundiak.

Ondarroa Arraun Elkartea tartean dago. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Mikel Reina Barros
Ondarroa
2023/02/07

Bizkaiko Foru Aldundia eta lurraldeko kirol-sarearen ordezkaritza handia bildu dira atzo [otsailak 6] arratsaldean Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian. Modalitate eta diziplina desberdinetako Lurraldeko 30 bat klub, federazio eta kirol elkartek kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aitortzeko Foru Erakundeak emandako lekukoa jaso zuten. Tartean egon zen Ondarroako Arraun Elkartea, Hasier Etxaburu egon zen ordezkari lanetan.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaiko federazioen eta kirol kluben ekarpena agerian utzi du eta kirol sare bat, eta azken finean, gero eta elebidunagoa den gizartea lortzeko egin duten lana aitortu du. Bilbaok bakoitzak bere esparrutik euskararen normalizazioan lan handia egin duela aitortu du eta zeregin horretan urrats sendoak ematen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du. “Gaur, Bizkaiko kirol-ehunak euskalduntze-prozesuan ere erreferente gisa egiten duen lana aitortu eta balioetsi nahi dugu. Guztia federazio eta kluba, kirolari eta staff teknikoaren artean lortzen ari zarete; ekarpen handia egiten diozue Bizkaiari”.

Aurrera egiten jarraituko dute BIKEE programa lurralde osora hedatzeko, baita, euskararen presentzia kirolaren esparru guztietan errealitate izan dadin, gero eta neurri eraginkorragoak finkatzen eta bultzatzen ere. Lurraldeko klubak BIKEE programaren parte izan daitezen Foru Erakundeak Bizkaiko eskualdeetan aurkeztu du proiektua. Proiektuaren aurkezpena hainbat azalpen-topaketatan egin da, eta horietan 24 alkatek eta 61 zinegotzik hartu dute parte. Era berean Aldundiak lan-mahaiak eratu ditu euskara eta kiroletako teknikariekin eta klubetako ordezkariekin.

Euskararen alde. BIKKE proiektua 2017ko martxoan sortu zen eta helburu nagusia da Lurraldeko kirol-sarean euskararen presentzia areagotzea, izan ere, kirola, garapen integraleko tresna izateaz gain, euskararen aurrerabiderako eta normalizaziorako aukera eremua ere badelako. BIKKEk kirolaren bidez euskararen erabilera soziala sustatzen du, adin txikienetatik, eta erabilera horri jarraipena ematen dio kiroleko prestakuntza-ibilbide osoan, gizarte osoari euskararen erabilerarako eta ikusgarritasunerako espazio bat eskainiz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.