Lekeitioko eskolako estalki finkoa jartzeko lanen lizitazioa atera du udalak
Udan eskolako eraikin bien arteko patioan estalki finkoa jartzeko lanak egingo dituzte.
2021era arte Lekeitioko eskolako azaleratik 190 metro karratu bakarrik zeuden estalita. “Azalera hori ez zen nahikoa eguraldi txarreko egunetan eskolak zituen beharrizanei aurre egiteko”, esan dute. Hori dela eta, urte horretan behin behineko karpa jarri zen eskolako eraikin bien artean.
Iaz patioko lurra egokitu ondoren, udan estalki finkoa eraikiko dute. Egitura metalikoa izango du eta argitalpen naturala sartzea bermatuko duen materialekin egingo dute. Guztira 580 metro karratu izango ditu estalkiak. Orain, udalak estalkiaren lanak adjudikatzeko lizitazioa atera du. “Proiektuaren xedea, nagusiki, eremu estali bat izatea da, jolas-eremu babestu gisa erabiltzeko, Eskolako jarduera propioak egiteko edo jarduera osagarrietan erabiltzeko”, azaldu dute.
Iaz eta aurten egingo diren lanak batuta, ia 640.000 euroko inbertsioa izango du estalkiak.