53 jubilatu elkartu dira Markina-Xemeinen emozioen inguruan hitz egiteko
Beti Jai jubilatuen elkartetik adierazi dute hitzaldia “oso interesgarria” izan zela.
Arrakastatsua izan zen oso atzo [otsailak 15] Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatutako “Emozioak eta osasuna” hitzaldia. 53 jubilatu elkartu ziren kultur etxean Aiora Garcia Donisek azaldutakoak adi entzuteko. Hezitzaile, formatzaile eta talentuan adituak emozioak bizitzan duen eraginaren inguruan hitz egin zuen. Jubilatuen elkartetik “oso pozik” agertu dira hitzaldiak izan zuen harreragaz, “oso interesgarria” izan zen.