Atzerritartasunaren arloko aholkularitza juridikoa emango du Lea-Artibaiko Amankomunazgoak
Ondarrun dagoeneko Gurutze Gorriak ematen du zerbitzu bera.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean sustatutako egitasmoa da eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Aholku-Sarearen bidez emango du. Lekeition eta Markina-Xemeinen emango dute, Ondarrun dagoeneko Gurutze Gorriak ematen du zerbitzu bera. “Helburua da migratutako pertsonen erregularizazioa erraztu eta gerora sortu daitezkeen irregulartasunak saihestea”, azaldu dute.
Azaldu dutenez, hurrengo kontsultei emango diete erantzuna:
- Salbuespenezko inguruabarrengatiko bizileku-baimena (gizarte-, familia- edo lan-sustraitzea, prestakuntzarako edo arrazoi humanitarioengatiko edo indarkeria matxistaren biktimentzako baimenak).
- Egonaldi-baimena ikasketengatik/luzapenagatik.
- Adingabe atzerritarrak.
- Iraupen luzeko/iraupen luzeko egoitza-EB.
- Erkidegoko araubidea/Europar Batasuneko senide egoiliarrak.
- Berritzeak.
- Aldaketak (taldekatze independenteen txartela barne).
- Berriz taldekatzea.
Zerbitzua otsailaren 23tik aurrera emango da Markina-Xemeingo Amakomunazgoko bulegoetan eta martxoaren 2tik aurrera Lekeitioko udaletxean. Ostegunetan egongo da aukera zerbitzua erabiltzeko bi astean behin txandakatuta. Lea-Artibaiko Amankomunazgotik zehaztu dute zerbitzua baliatzeko “ezinbestekoa” izango dela aurretiaz hitzordua eskatzea. Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan edo 94 603 41 00 zenbakira deituz edo Markina-Xemeinen Lea Artibai Amankomunazgoaren bulegoan edo 94 616 90 68 zenbakira deituz.