Azpikoerrotako jolasgunea berriztu du Markina-Xemeingo Udalak
Bi jolas berri eta zoruan kautxu berria jarri dituzte parkean.

Zelaiko, ur-txorroen parkeko eta Bekobentako jolas parkeak berriztu ondoren, Azpikoerrotako jolasgunearen txanda zen. Udalak auzokideekin prozesu-partehartzaile bat eraman du aurrera lanak egin baino lehen eta aurreikusi bezala gauzatu ahal izan dituzte. Bi jolas berri eta zoruan kautxu berria jarri dituzte gunean. Urtebete eta hamalau urte bitarteko umeentzako dago bideratuta jolasgunea, baina sei urtetik beherakoek heldurekin batekin egon behar dira bertan. Udaletik esan dute parkea garbi mantendu behar dela eta guraso eta helduen erantzukizuna dela batez ere jolasgunea egoki mantentzea.