Markina-Xemeingo Moztu talde antimilitaristak elkarretaratzea egingo du
Ukrainako gerraren hasieraren lehendabiziko urteurrena da egunotan.
Bihar [otsailak 24] urtebete beteko da Ukrainako gerra hasi zenetik, hau da, Errusia Ukrainako lurraldeetan sartu zenetik. Urteurrenean Markina-Xemeingo Moztu talde antimilitaristak elkarretaratzea egingo du zapatuan [otsailak 25] 12:00etan Goiko Portalean. “Ez da bakarrik Ukrainako gerraren aurkako mugimendua, mundu osoko gerra inperialista guztien kontra baizik, gainera gure herrian egiten diren armekin egiten da gerra”, azaldu dute.