Artibai ibilbidearen proiektua aurkeztu dute Turismoaren Euskal Agentzian
Udaletako eta Leartibai Fundazioko ordezkariak Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendariarekin batu dira.
Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko eta Artibaiko udaletako eta Leartibai Fundazioko ordezkariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala. Lea-Artibai eskualdeko turismo estrategian barneratuta dagoen proiektua da Artibai ibilbidea. Hain zuzen ere, Artibai bailarako herriak batzen ditu, Ondarroatik hasi eta Ziortza-Bolibarren amaitzen den 35 kilometroko ibilbidea da, eta tartean Berriatua, Etxebarria eta Markina-Xemein igarotzen ditu. Bost herri horietako udal ordezkariek Leartibai Fundazioko ordezkariekin batera Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendariarekin batu dira.