Isuntzak Deustuko III. Zorrozaurreko irlari itzuliko bandera irabazi du
Atzo [martxoak 12] traineruetako denboraldiaurreko beste jaitsiera bat lehiatu zen.
Foku handietatik urrun, baina arraunlariak gogor dabiltza lanean udako denboraldia prestatzen. Gimnasioko lana da nagusi, baina klubek denboraldiaurreko jaitsieratan parte hartzen dute sentsazioak hartzen joateko helburuagaz. Isuntzak, esate baterako, Deustuko III. Zorrozaurreko irlari itzulian parte hartu zuen. Nagusitasunez lortu zuten garaipena Osertz Aldayren mutilek, 21 minutu eta 49 segundoko denbora ezarri zuten helmugan.
22 minutuetatik jaitsi zen ontzi bakarra izan zen Lekittarra. Aurkari zuzena, Eusko Label Ligako beste talde bakarra, Kaiku 14 segundora heldu zen. Hirugarren Deustu A izan zen 22:40:43ko denboragaz, laugarren Kaiku B 22:45:14, bosgarren Busturialdea 22:50:20, seigarren Deustu B 23:44:94 eta zazpigarrenKaiku C 24:13:00. Isuntzak hasieratik erakutsi zuen bere nagusitasuna eta lehen eta ziaboga bakarrerako 12 segundoko tartea zabaldu zuten Kaikurekiko.
Isuntzako kideak “pozik” agertu dira garaipenagaz, “azkenean bandera bat beti da bandera bat”. Egia da zapatuan [martxoak 11] Orioko jaitsiera jokatu izanak parte hartzaile kopurua jaitsi zuela. “Sentsazioak oso positiboak izan dira, eta eguneroko lanaren seinale dira. Hala ere, ez gara konformatzen. Gainera, Kaiku, printzipioz, Eusko Label ligan gure helburu berdinak edo antzekoak izango dituen talde bat da. Beste urte batez onenen artean mantendu nahi dugu eta ahal izan ez gero playoffak sahiestuz”.